Glosategia
Gune osoan zehar ager daitezkeen kontzeptuen inguruko azalpenak.
Special | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | ALL
1 |
---|
A |
---|
Arkatzak erdiraIrakasleak talde bakoitzari orri bana banatuko dio. Orriak oinarri-taldeko kideak beste galdera edo ariketa izango ditu, eskolan landutako gaiari buruzkoak (oro har, lau). Ikasle bakoitza galdera edo ariketa batez arduratuko da:
Azkenik, egiaztatuko dugu erantzuna edo ariketa denen artean erabaki duten bezala ulertzen dutela guztiek, bai eta koadernoetan apuntatzen dutela ere. Ariketen ordena zehaztuko da. Ikasle batek «bere» galdera edo ariketa ozen irakurtzen duenean, bakoitzak bere iritzia ematen duen bitartean, eta denen artean ariketa nola egiten den eta emaitza zuzena erabakitzen duten bitartean, arkatzak edo boligrafoak mahai erdian jarriko dituzte; une horietan hitz egin eta entzun bakarrik egin daiteke. Denek argi dutenean ariketan zer egin behar den edo nola erantzun behar den, arkatza hartu eta ariketa egingo dute koadernoan. Une horretan ezin da hitz egin, idatzi baino ez. Jarraian, berriro jarriko dira arkatzak mahai erdian, eta gauza bera egingo dute beste ikasle batek egindako galdera edo gai batekin. Parte-hartzea eta elkarrekintza bultzatzeko irizpideak:
Ez da beharrezkoa beti lau ariketa egitea. Denboraren arabera hiru egin daitezke, edo bi, edo bakarra; baina parte hartzeko ordena eta bi momentuak (arkatzak erdira hitz egiterakoan eta isiltasuna idazterakoan) beti errespetatu behar dira.
| ||
F |
---|
Folio birakariaHezitzaileak lan bat emango die oinarri-taldeei (hitz-zerrenda bat; kontakizun bat idaztea; zer dakiten gai jakin bati buruz, aldez aurreko ideiak ezagutze aldera; irakurri berri duten testuaren edo ikasten ari den gaiaren ideia nagusia laburtzen duen esaldia...), eta taldekideetako bat bere zatia edo ekarpena idazten hasiko da folio birakarian. Jarraian, erlojuaren orratzen norabideari jarraituta, ondoan duen kideari pasatuko dio. Horrek bere zatia idatziko du folioan; hala, bata bestearen segidan, taldeko kide guztiek parte hartu arte. Parte-hartzea eta elkarrekintza bultzatzeko irizpideak:
Ikasle bakoitzak bere izena idatziko du folioaren goialdean, errotulagailuz eta kolore jakin batez. Idaztea tokatzen zaion bakoitzean, kolore bereko errotulagailua erabiliko du. Hala, argi ikusiko da bakoitzaren ekarpena.
| ||
I |
---|
Irakurketa partekatuaTestuak. esate baterako, testuliburuko unitate didaktiko bateko sarrera, modu partekatuan irakur litezke. Taldekide batek lehendabiziko paragrafoa irakurriko du. Gainerakoek oso adi egon beharko dute; izan ere, hurrengoak (erloju-orratzen noranzkoari jarraituta, adibidez) aurreko kideak irakurritakoa azaldu edo horren laburpena egin beharko du, eta beste bik zuzena edo okerra den esan beharko dute, edo bigarrenak esandakoarekin ados dauden edo ez. Hurrengo ikasleak (bigarrenak; alegia, lehendabiziko paragrafoaren laburpena egin duenak) bigarren paragrafoa irakurriko du, eta hurrengo ikasleak (hirugarrenak) horren laburpena egingo du. Ondoren, beste bi ikaslek (laugarrenak eta lehenengoak) laburpena zuzena edo okerra den esango dute. Hala, bata bestearen segidan, testu osoa irakurri arte. Testuan inork ulertzen ez duen esamolderik edo hitzik agertzen bada, hiztegian kontsulta egingo dute; horren ostean ere ulertzen ez badute, taldeko bozeramaileak irakaslea jakinaren gainean jarriko du. Hala, irakasleak gainerako taldeei galdetuko die ea hitza ezagutzen duten eta ea lagun dezaketen, gainerakoak ere testu bera irakurtzen arituko baitira. Hala baldin bada, ozen azalduko du; gainera, hitz edo esamolde horren zentzua nola aurkitu duten argituko du. Aldaera: Idatzizko testuaren ordez, ikasleek bideo, diapositiba, argazki edo marrazki batzuen iruzkina egin dezakete zatika, beharrezko egokitzapenak egin eta gero… Ordena jakin bati jarraituta, parte-hartzaile bakoitzak zer ikusi duen laburtuko du (bideo baten eszena bat baldin bada), edo argazkiak, irudiak edo marrazkiak bere ustean zer esan nahi duen azalduko du. Gainerakoek galderak egingo dituzte, esandakoa zehaztu edo zabaldu, iritzia eman… Parte-hartzea eta elkarrekintza bultzatzeko irizpideak:
| ||