Euskal Herriko Ikastolak
Berria
Irakasbil
Sustatu
HABEren euskara-mailaren bat egiaztu dutenek, euskarazko komunikagaitasun- mailaren ziurtagiria HABEren webgunean eskuratu dezakete.
Horretarako, sartu www.habe.euskadi.eus atarian eta, webgunearen goialdean, sakatu "HASI SAIOA" esteka.
HABEk, 2022ko lehenengo deialdiko mintzamen-probaren emaitzak argitaratu ditu.
Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin, "Azterketak: matrikulak eta emaitzak" atalean klik egin, deialdia aukeratu eta ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" atalean sartu.
Azterketa berrikusi edota erreklamazioren bat egiteko, azterketariak, emaitzak argitaratu eta hiru laneguneko epea izango du. Beraz, eskaerak uztailaren 21etik 26ra aurkeztu beharko dituzte.
Euskara mailaren bat egiaztatu ez eta bigarren deialdira aurkezteko asmoa dutenentzat, HABEk jada finkatu du egutegia. Matrikula egiteko epea, irailaren 8tik 14ra egongo da zabalik.
Deialdi berrian izena emateko, HABEren webgunean sartu eta Erabiltzaile eta Pasahitza sartu ondoren, matrikula egiteko pausuak jarraitu.
Xehetasun gehiago, www.habe.euskadi.eus helbidean topatuko duzue.
2021-2022 ikasturtean Euskara maila bat egiaztatu duten ikasleentzako, HABEk, dirulaguntza deialdia argitaratu berri du. Eskaerak, bide elektronikoa erabiliz edota aurrez-aurre aurkezteko aukera izango da. Epea, berriz, datorren irailaren 8tik urriaren 7ra egongo da zabalik.